Miarritze (Lapurdi)

Peiremans taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, Miarritzen hasirik

Hamar urteko etenaldiaren ondotik eginen du bira laburra Peiremansek, berehala eta "urte luzez desagertzeko" promesarekin. Bihar emanen dituzte salgai kontzertuetarako sarrerak, sarean, 11:00etatik aitzina eta 30 euroan.

Peiremans taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, Miarritzen hasirik
Peiremans taldearen kontzertu bat, 2016an, Iruñeko Zentral aretoan. PEIREMANS
Aimar Lopez Erasun
2026/06/10 11:31

2005ean sortu zen Peiremans taldea, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda eta Haritz Beristainen ekimenez, euskarazko popak gaur egun duen arrakastarik ez zuen garaian. Izen bereko EP bat argitaratu zuten orduan, bost kanturekin, eta 2006rako oholtzetatik urrundu ziren.

Hamarkada bat geroago, 2016an, bertze hainbertze kantuko EP bat argitaratu zuten, eta hilabete batzuk lehenago, taldearen hamargarren urteurrenean oholtzara igo ziren berriz. Hala, "hamar urtean behin elkartzeko ohiturari jarraituz" itzuliko dira orain, zazpi kontzertuko Halley tour birarekin. Miarritzen, Azpeitian, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon izanen dira abenduan zehar. Bihar, 11:00etan emanen dituzte salgai kontzertuetarako sarrerak, sarean.

Interesgarri izanen zaizu