«Pepe Mujicak ezkerra etikoki berreraiki nahi izan zuen»

Oihartzun handia ukan du Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohiaren heriotzak. Mundu osoko ezkerreko pertsonaiek goraipatu dute. Jatorri euskaldunekoa izanik, Euskal Herriko hainbat eragilek gogoan ukan dute.

«Pepe Mujicak ezkerra etikoki berreraiki nahi izan zuen»
Pepe Mujican Uruguaiko lehendakari ohia Brasilen, Lula Da Silva Brasilgo lehendakari ohiari presondegian egin bisita baten ondotik.
Erredakzioa
2025/05/15 10:17

Jose Alberto "Pepe" Mujica, Uruguaiko presidente ohia (2010-2015), zendu da 2025eko maiatzean, hamar urte baino gehixeago lehenago kargua utzi zuenetik. Bere azken agurrean, herriarekiko maitasuna eta engaiamendua nabarmendu zituen, eta heriotzaren ostean, Hego Amerikako ezkerreko nahiz eskuineko agintarien arrapostu zabal eta hunkigarria ukan du. Lider politiko anitzek azpimarratu dute haren eredugarritasuna, umiltasuna, eta justizia sozialaren alde egindako lana. Besteak beste, Brasilgo presidentearen hitzetan, Mujicak kemena eta goxotasuna uztartu zituen; Mexikoko presidenteak, berriz, haren jakinduria eta apaltasuna nabarmendu ditu.

Mujicaren jardun politikoaren gibelean, borroka militantea, presondegiratzea eta Fronte Zabalaren barnean egin lana dago. Uruguaiko egungo presidente Yamandu Orsik, haren alderdiko buruak, erreferente gisa definitu du, eta dolu nazionala ezarri du.

Euskal jatorria zuenez, Euskal Herriarekin harreman estua izan zuen, eta han ere dolumin ugari ukan ditu. Euskal ordezkari politikoek haren engaiamendu militantea eta etika goraipatu dituzte. EH Bilduko Arnaldo Otegik adierazi du Euskal Herriak ez duela ahantziko, eta Montevideoko hiletara joanen da. Hiri horretako karriketan eginen zaio azken agurra, Legebiltzarrean herritarrek agur esan ahal izan diezaioten, eta ondoren erraustuko dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu