Jakina zen Mariluz eta Etxeberriren arteko finalerdia aste betez gibelatua izan zela Mariluzek eskuko mina duelako. Eta Ducassouk galdeginik, Larralderen aurkako bigarren finalerdia ere atzeratua da bizkarreko urradura baten ondorioz.
Berezkoen banakako txapelketako finalerdiak aste betez gibelatzea onartu dute FFPB Frantziako Euskal Pilota Federazioak eta Esku Pilotak. Lehen finalerdiak iragan behar ziren igande honetan (otsailaren 15ean) Hazparnen baina Ugartek eta Mariluzek eskuko arazoak dituztelako ondoko igandera atzeratu dituzte. Bigarren finalerdiak astelehenean (otsailaren 16an) jokatzekoak ziren Donibane Garazin baina horiek ere gibelatu dituzte. Ducassouk bizkarreko mina baitu urradura baten ondorioz eta Gichandutek erian min hartu baitu.
Hauek dira data berriak:
Berezkoen banakako txapelketaren finalerdiak
Otsailaren 22an Hazparnen:
B maila: Gurrutxaga / St Paul
A maila: Etxeberri / Mariluz
Otsailaren 23an Donibane Garazin:
B maila: Gichandut / Ugarte
A maila: Larralde / Ducassou
A mailako finala martxoaren lehenean goizeko 11 orenetan zuzenean Euskal Irratietan.
B mailako finala martxoaren 2an Donibane Garazin.