Luis Sanchez kantxara itzuliko da luzaz kolpaturik egonik. Iaz Espinalekin irabazi zuen titulua Sanchezek eta aurten Mariluzekin ariko da. Martxoaren 21ean hasiko dira A eta B mailako txapelketak. Apirilaren 26an jokatuko da A mailako finala.
24 pilotari lehiatuko dira. Hamabi ariko dira A mailan eta beste hain beste B mailan.
Hiruko bi multzo izanen dira maila bakoitzean.
A mailan:
multzoa: Mariluz-Sanchez; Ospital-Luro eta Etcheverry-Gichandut
multzoa: Espinal-Ducassou; Larralde-Ugarte eta Etxeberria-Orhategarai
B mailan:
multzoa: Gurrutxaga-Lazkano; Lafitte-Dufau; Teillery-Larralde
multzoa: Ziarrusta-Iphar; Maiz-Harotzarene eta Biscouby-Etxegoin
Egutegia:

Bost aste buru iraunen dute aurtengo A eta B mailetako txapelketek. Txapelketa laburraren arrazoia azaldu digu Serge Mayte Esku Pilotako kirol arduradunak:
Multzoetako lehen biak sailkatuko dira finalerdietarako. Hauek apirilaren 10ean eta 12an jokatuko dituzte Angelun ostiralez eta Hazparnen igandez. A mailako finala apirilare 26an iraganen da Baionako Moderno trinketean goizeko 11 orenetan. B mailako finala biharamunean.
Jon Saint-Paulek opor egin du eta ondorioz amaturretara jautsi berri den Bixente Larraldek ordezkatuko du B mailan.