Hazparne (Lapurdi)

Pilotari hoberenak lehian Masters Xare lehiaketa kari Hazparnen

Otsailaren 16tik 21era iraganen da zazpigarren aldiz bertako Noizbait elkarteak antolaturik. Bederatzi pare lehiatuko dira hiru multzotan banaturik hiru egunez lehenik. Ostegunetik goiti final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dira.

Pilotari hoberenak lehian Masters Xare lehiaketa kari Hazparnen
Iazko edizioan parte hartu zuten pilotariak eta Ramuntxo Bortheiru antolatzailea. NOIZBAIT
Kriztof Arotzarena
2026/02/13 12:54

Masters Xare lehiaketa iraganen da 2026ko otsailaren 16tik 21era Hazparnen lekuko Noizbait elkarteak antolaturik. Driollet, Lopetegi edo/ta Sistiague bezalako jokalari esperientziadunak ariko dira baita Castera, Halsuet-Perugorria edo/ta Bortheiru anaiak bezalako gazte trebeak ere bai. Hiruko hiru multzo izanen dira. Lehen zortziak sailkatuko dira osteguneko final-laurdenetarako. Ostiralean finalerdiak jokatuko dira eta finalak larunbatean Berria trinketean.

19 eta 22 urtez peko Masters Gazte lehiaketen finalerdiak eta finalak ere ikus daitezke azken bi egunetan.

Egitaraua eta ordutegi zehatza noizbait.org webgunean

Interesgarri izanen zaizu