Plekariko bost pilotarik, Eskupilotako bik eta Mathieu Ospitalek parte hartuko dute aurtengo Master Eskulari Pro lehiaketan. Plekarirekin engaiatu bazen ere Ospital hasiera batean, gero gibelera egin zuen eta erdian egoteko erabakia hartu zuen.
Finalerdiak irailaren 30ean eta finala urriaren 3an
4. Master Eskulari Pro lehiaketa Plekari elkartearen partaidetzarekin antolatzea deliberatu du Milafrangako Eskulari elkarteak ikusiz berezkoen kasik %80k hautatu dutela Plekari elkartearekin engaiatzea.

Mariluz eta Sanchezek osatu pareak du Esku Pilota ordezkatuko.
Egoeraz galdegin diogu Julen Mariluzi:
Bigarren finalerdia jokatuko dute Mariluz eta Sanchezek datorren asteazkenean (irailaren 30ean) Milafrangan Etxeberri eta Ducassou iazko txapeldunen kontra . Eta lehenean ariko dira Larralde eta Iphar, Ospital eta Orhategarairen kontra.
Battitta Ducassou
Finalerdiak buruilaren 30ean asteazkenarekin jokatuko dira.
18:30 Larralde-Iphar /Ospital-Orhategarai
21:00 Etxeberri-Ducassou / Mariluz-Sanchez
Finala urriaren 3an, goizeko 11 orenetan, zuzenean Euskal Irratietan