Itsasu (Ipar EH)

Poesia plazara ekartzeko helburuarekin hasiko dira Irailekoak Itsasun

Asteburu batez, poesia hainbat formatan agertuko da, izan mintzaldietan, irakurraldi musikatuetan edota kontzertuetan. Aurten arabiar poesiari eskainiko zaio leku berezi bat arabiar kultura zabala dela erakusteko.

Poesia plazara ekartzeko helburuarekin hasiko dira Irailekoak Itsasun
Asteburu batez Itsasuk poesia ohoratuko du Irailekoak jaialdian. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/09/23 09:01

Euskaltzaindiak Irailekoak poesia jaialdia antolatzen du hirugarren aldiz Itsasun Irailaren 26etik 27ra, larunbatetik igandera. Bigarren aldia da hitzordua Itsasun izanen dela bi urtetarik behin aldizkatzen dutelako Lekeitiorekin.

Asteburu osoko egitaraua izanen da mintzaldiekin, irakurketa musikatuekin baita kontzertuekin ere. Ideia da poesia publiko zabalari idekitzea, horrendako musika presente izanen da ekitaldian eta urririk izanen da. Irailaren 26an, larunbat gauean, Odei Barrosok eta Ekhi Lambertek kontzertua emanen dute.

Gomiten aldetik, aurten arabiar poesiari eskainiko zaio leku bat arabiar kultura zabala dela erakusteko. Horrendako, biharamunean, 10:00etan  Abdul Hadi Sadoun poeta Irandarra eta Luzien Etxezaharretaren arteko elkarrizketa izanen da aldibereko itzulpenarekin. Asteburuko egitarau osoa euskal kultur erakundearen webgunean aurkitzen ahal duzue.

Interesgarri izanen zaizu