Urriaren lehenean, Baionako ikasleen mobilizazioan parte hartu zuen Hegoa 15 urteko ikasleak. Poliziaren bortizkeria eta euskarafobia salatu zuten orduan bere ikaskideek, eta Baionako polizia etxean salatzeko zailtasunak izan zituzten gurasoek.
Joan den urriaren lehenetik, Baionako lizeoko ikasleek hainbat blokatze eta manifestaldi egin dituzte ikasteko baldintza hobeak eskatzeko. Ikasleen lehen manifestaldia Laugan bukatu zuten ikasleek. Orduan, istiluak izan ziren: negar-gasa erabili zuen poliziak eta ikasle batzuk zauritu.
馃敶 Ikasle bat atxilotu dute Laugan kalez jantzitako poliziek. Gutienez lau lagun atxilotu ditu poliziak gaur goizean Baionan ikasleen mobilizazioekin loturik, eta bertze bat zauritu, gutxienez. 鈻讹笍 https://t.co/nFwGvcw288 https://t.co/D6NjhgwvZG
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) October 1, 2026
Horien artean, 15 urteko Hegoa, Bernat Etxepareko lizeoko ikaslea. Kontatu du berari euskaraz zuzentzeko eskatu zuenean oldartu zitzaiola polizia, eta bi agente haren gibeletik korrika hasi zitzaizkiola, harrapatu, belaunean borra kolpeak jo eta aurpegira gas negar-eragilea bota ziotela.聽Ospitaleko bilanak erakusten du konortea galdu zuela gasarengatik eta belaunean traumatismoa duela. Kolpeak eman ondoan, poliziak "beti dira euskaldunak" iruzkina egiten entzun zituzten hainbat lekukok.
Biharamunean eraso hori publikoki salatu zuten bere ikaskideek, euskarafoboa izan zelakoan. Hegoaren gurasoek salaketa judiziala egiteko erabakia hartu zuten, eta Baionako komisariara joan ziren. Bertan, harrera egin zien lehen agenteak salaketa hori ez zuela hartuko erran zien Hegoaren ama eta aitari, eta alde egin zuen. Tarte batera itzuli zen, eta "burugogorrak" izateagatik salaketa hartuko zietela erran zuen, ikaslearen ama Liliaren arabera. Azkenean, denbora luze baten ondotik, bigarren agente batek hartu zien salaketa.
Aste honetan, Frantziako Asanblean Laurent Nu帽ez barne ministroari galdera egin dio Colette Capdevielle diputatuak, komisarian salaketari trabak jarri izanaz. Ministroak erantzun zion ez zuela gaia ezagutzen eta informazioa bilduko zuela.