Ramuntxo Labat abertzalea izanen da Ahetzeko auzapez berria

Labatek bozen %44,39 erdietsi ditu bigarren itzulian, %37,42 Goietxe aseguranta ohiak eta %18,19 Guesdon-Michaudek.

Ramuntxo Labat abertzalea izanen da Ahetzeko auzapez berria
Ramuntxo Labat, Ahetzeko auzapez berria.
Admin
2025/01/12 16:59

'Ahetzen' zerrenda gailendu da herriko hauteskundeen bigarren itzulian, bozen %44,39 erdietsirik. Ramuntxo Labat-Aramendik gidatutako zerrendak ehun boz gehiago bildu ditu, lehen itzuliko emaitzekin alderatuz; 471 boz orotara. Hirurogei bozetara gelditu da Ramuntxo Goietxe, orain arteko axuantaren hautagaitza, boto paperan %37,42arekin (397 boz). Azkenik, Laetitia Guesdon-Michaudek, Elizalde auzapezak babesturiko hautagaiak, 193 boz eskuratu ditu: %18,19.  Legegintzaldi laburra izanen du aitzinean Ramuntxo Labatek, 2026an izanen baitira herriko etxeetako hauteskundeak Ipar Euskal Herri osoan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu