Santo Domingo, Uruguai, India eta Paue hautagai 2034ko Munduko Pilota Txapelgoa antolatzeko

Duela hilabetea zuzen bukatu zen XX. Munduko Txapelketa Argentinan. Emazte eta gizonen arteko parekotasunera heltzeko urratsak aitzina eramateko, abenduaren 31a aitzin bozkatuko dute emazteen Lau t'erdiko jokoa 2030eko txapelketako proba izateko.

Santo Domingo, Uruguai, India eta Paue hautagai 2034ko Munduko Pilota Txapelgoa antolatzeko
2014az geroztik FIPV Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko lehendakari da Xavier Cazaubon sortzez miarriztarra. FIPV
Kriztof Arotzarena
2026/11/24 16:00

Parekotasuna bide orrian du FIPVek


Emazte eta gizonen arteko parekotasuneko bidean segitzeko, esku huskako Lau t'erdiko proba nahi lukete ezarri ondoko munduko txapelketarako Bilbon 2030ean. Selekzioen aldetik ere parte hartzaileen kopurua munduko txapelketan nahi lukete emendatu. Puntu horiek bozkara eramanen dituzte 2026ko abenduaren 31a aitzin.

Xavier Cazaubon Nazioarteko federazioko lehendakaria:



Karibeko Santo Domingo, Uruguai, India eta Paue hautagai 2034ko Munduko Pilota Txapelketa antolatzeko


2034ko munduko txapelketa antolatzeko hautagaiak ere aipatu dauzkigu Xavier Cazaubonek. Europatik ateratu beharko litekeela txapelketa dio, nahiz eta Paueren hautagaitza hor izan FFPB Frantziako federazioaren bitartez. Montevideo-Colonia hautagai da ere, 1974tik ez baitu munduko txapelketa nagusirik antolatu Uruguaik. Santo Domingo hor da ere, talde berria motibatua baita federazioko lehendakariak bultzaturik, beraz Karibe lan ardatz bat izanen da ondoko lau urteetan eta azkenik solasean ari direla Indiarekin ere bai erran digu Cazaubonek. 


Jakin 2036ko joko olinpikoen antolatzeko hautagai dela India jada. Pilotari buruz, frontballeko lehiaketak jada antolatu dituela Indiak azpimarratzen du Cazaubonek. Gehitzen du pilotalekuen zaharberritzeko eta eraikitzeko plan zabal baten berri eman behar luketeela laster Hego Amerika, Karibe eta Asiari dagokienez. Herrialde emergente ainitzek beste kirol batzuren garatzeko xedea badutela zehaztu digu Nazioarteko federazioko buruak


Bestalde, jakina da laster Miarritzek duela FIPV Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko egoitza gerizatuko, Iruñea utzirik. 

Interesgarri izanen zaizu