Bost euskal komunikabidek bultzaturiko elkarlana da: Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Berria eta Hamaika telebista. Elhuyarrek azpiegitura teknikoa bermatuko du.
Sarebide du izena lankidetza proiektuak (Mugaz Gaindiko Lankidetza Teknologikorako Euskarazko Sarea), eta komunikabide bakoitzak dituen edukiak partekatzea du xede nagusi, plataforma bakar batean. Adimen artifiziala, Musika gune berezia hedabide ororentzat eta ikus entzunezko edukiak hedatzeko kanal edo leku berezi bat ere sortzeko nahikeria du Sarebidek.
Proiektua abiatua da eta hiru urte iraunen du. Publiko eta hartzaile berriengana heltzea du xede, erabiltzaileen esperientzia baliatuz. Iruneko Kondestablearen Jauregian egin da proiektuaren aurkezpena, eta Nafarroako gobernuko presidente orde den Ana Ollok parte hartu du aurkezpenean. Bost euskal hedabidek osatzen dugu Sarebide: Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude herri telebista, 11 Telebista, eta Berria kazetak. Elhuyarren azpiegitura teknikoa ere ukanen du sareak.
Europako Batasunak partez finantzatuko du proiektuaren %65a, Interreg POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez.