Nafarroaren Eguna Baigorrin ederki ospatu bada ere, ez da holakorik gertatu errugbian. Aitzina segitzeko kanporaketa Tours taldearen zelaian galdu dute nafarrek 27-23 igandean. Hala ere, denboraldi ederra eraman dute.
ERRUGBIA
Gizonak
Federale 1 – play-offetako kanporaketa
Tours 27 / Nafarroa 23
Federale 2 - azken eguna
Larresoro 23 / Hazparne 30
Mugerre 14 / Pont Long 30
Oursbelille-Bordères 30 / Arrangoitze-Basusarri 12
Nabarrenkoxe 19 / Bokale 12
Sailkapena: 2. Hazparne; 3. Mugerre; 7. Emak Hor; 9. Bokale; 12. Larresoro
Playoffetako kanporaketak heldu den igandean:
Mugerre / Rion Morcenx
Hazparne zuzenki sailkatua da fase finalentzat. Besteek sasoina bukatu dute. Larresoro jautsiko da.
Federale 3 – Frantziako txapelketako final-hogeitahamabirenetako joaneko partidak
Hagetmau 20 / Barkoxe Mendikota 26
Hendaia 27 / Lévezou Ségala Aveyron 12
Donapaleu 29 / Nérac 19
TOP14 – 22. eguna :
Toulon 52 / Aviron 26
Sailkapena : 12. Baiona
ProD2 txapelketa
Sailkapena : 13. BO 49 p. ; 14. Béziers 48 p. ; 15. Mont de Marsan 46 p. eta azken lekuan da Carcassonne 35 punturekin.
Bi partida gelditzen direnean jokatzeko, ondoko lehia maiatzaren 8an jokatuko dute xuri gorriek Béziers-en, pareko zuzen baten zelaian. Eta azken partida aste bat berantago Agileran Carcassonne azkena errezebituko dutelarik
Emazteak
Elite 2 – 16. eguna :
AS Baiona 22 / Colomiers 24
Sailkapena : 8. ASB
PILOTA
Esku huska
Berezkoak
Frantziako txapelketaren finala, A mailan, Baionako Moderno trinketean:
Espinal – Ducassou 40 / Ziarrusta – Ugarte 29
Bigarren aldiz irabazi dute bai Espinalek baita Ducassouk ere binakako txapelketa. Itsasuarra nagusitu zen lehen aldiz duela hiru urte Eñaut Etxeberriarekin. Eta nafarra iaz Luis Sanchez beste nafartar batekin. Lehen aldia da bi titulu nagusiak urte berean eskuratzen dituela ere Ducassouk.
B mailako finala Donibane Garazin astelehenean 17:00:
Maiz – Iphar / Lafitte – Dufau
Baionako Xingar Lehiaketaren finala
Mattin Etxeberri – Saint Paul 40 / Hiribarne – Orhategarai 27
Amaturrak
Nationale A maila, Frantziako txapelketaren finalerdiak
Baigorriko Larre 40 / Atzarriko Iturbe 23
Baigorriko Alkasena 40 / Azkaingo Murillo 36
Baigorriko Zaharrer Segiko bi pilotariak parez pare ariko dira finalean Senperen maiatzaren 3an. Partida zuzenean Euskal Irratietan.
Nationale B mailako finalerdiak
Hazparneko Duhalde 40 / Sarako Etxeberri-Patxeko 32
Airetikeko Jauregiberri 40 / Goizeko Izarrako Santamaria 30
Artekoen finalerdiak
Mauleko Teillagorri 40 / Uhaldeaneko Bidart 33
Abarratiako Hargindegi 40 / Baigorriko Eiherart 37
Paleta goma hutsa (Balin)
Emazteak
Ipar Euskal Herriko txapelketaren finala jokatu zen Lekornen. Arbonako Joana Dutaret-Bordagarai eta Maritxu Chapelet-Houssetek irabazi dute lehen mailako finala 2 - 0, Senpereko Maialen Gillentegi eta Marie Goienetxeren kontra (15-12 ;15-11)
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 - 27. eguna:
Avranches 0 / Aviron 2
Sailkapena: 3. Aviron
Heldu den larunbatean, bigarren lekuan den Girondins taldea errezebituko dute lapurtarrek.
Nationale 3 – 24. eguna:
Angeluko Genêts 0 / Toulouse 1
Sailkapena: 5. Genêts
Ligako 32. eguna
Alaves 2 / Mallorca 1
Atletico Madril 3 / Athletic 2
Rayo 3 / Reala 3
Osasuna 2 / Sevilla 1
Sailkapena: 8. Erreala; 9. Osasuna; 10. Athletic; 16. Alaves
Emazteak
Liga – 26. eguna
Athletic 1 / Granada 2
Eibar 2 / Levante 1
Reala 2 / Madrid Club 0
Sailkapena: 3. Erreala; 8. Athletic; 13. Eibar
ESKUBALOIA
Emazteak
Ligako final-laurdenetako joaneko partidak:
Logroño 23 Donostiako Bera Bera 25
Itzuliko partida maiatzaren 2an Donostian
Apirilaren 28an, 18:15: Atarrabiako Beti Onak / Malaga – itzuliko partida maiatzaren 3an Andaluzian.
Gizonak
Ligako 26. eguna
Valladolid 33 / Bidasoa Irun 36
Sailkapena: 3. Bidasoa
LASTERKALDIAK
Urdazuriko triatloia larunbat eta igandean Senpereko aintziran
M sailean:
Julen Andueza eta Alba Linares
M erreleboa:
Blancho eta Cuvillier
S sailean:
Xabier Tijero eta Marine Mazenc
Jakin Xabier Tijero bilbotarrak 4 triatloietan parte hartu duela Senperen. Biga eraman ditu eta beste batean bigarren bururatu du.
Xarneguko traila – Burgue Erreitin (Amikuze)
15,5 km
Baionako François Titouan eta Mailis Berzaitz
8,5 km
Archibald Rice amikuztarra eta Ahetzeko Bérénice Bruniau
Arruntzako lasterkaldia 10 km
Alexandre Moureu eta Amaia Rémé