Txomin Peillen zenaren 87 olerki liburu bakar batean bildu ditu Sabin Orekik

Nahiz eta Txomin Peillen ez olerkari gisa ezaguna izan, 87 olerki idatzi eta argitaratu ditu esker eskuin. Horiek guziak bildu ditu Sabin Oregi kazetari, ikerle ta olerki zaleak eta Maiatz argitaletxearekin “nire olerki guziak” izeneko lanean agertu.

Txomin Peillen zenaren 87 olerki liburu bakar batean bildu ditu Sabin Orekik
Sabin Oregi. AINARA LAUA
Ximun Üthürralt
2025/11/19 12:11

Txomin Peillen (1932-2022) zenaren olerki guziak liburu batetan bildurik dira eta Maiatz argitaletxeak argitaratzen du. “Nire olerki guziak” deitzen da lana, Sabin Oregi kazetari, ikerlari eta olerki zaleak ondu lana da. Orotara 87 olerki dira, liburu, aldizkari edo eleberri ezberdinetan agertzen zirenak. Euskalki ezberdinetan idatziak izan xiberotar, lapurtar klasiko ala euskara batuan. Gaien aldetik ere aniztasuna da nagusi. Haatik denetan agertzen da bere Txomin Peillenen umorea eta ironia.

Liburu hortaz gain Maiatz argitaletxeak bere 81. Aldizkaria baita Eric Dicharry-ren "Korrespondentzia/ correspondance” izeneko lanak ere aurkeztu ditu astelehenean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu