Feminismoak hartu du Lapurdiko hiriburua larunbat huntan. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak! lelopean abiatu zen Baionako mobilizazioa, geltokitik.
Eskuin muturraren goragadak sortzen duen kezkari feminismotik erantzun diote. Larunbat huntan Baionan 1400 pertsona bildu ziren eta ubelez jantzi zuten lapurdiko hiriburua.
Ez zira bakarrik, Martxoak 8 egunero, Iraultza feminista... lema ainitzetako pankartak airean, emazteek nagusiki osatu zuten Baionako desfilea koloretsua. Abiatu aintzin Sutan kolektiboak orroitarazi nahi izan du mobilizazioaren zentzua.
"Diskurtso errekazionarioak konplexurik gabe zabaltzen ari diren honetan, aliantza antifaxista osatuko du transfeminismotik."
Eskuin-muturrreko diskurtsoen biderkatzearekin emazteen hainbat eskubide lanjerrean direla salatu dute parte hartzaileek. Desfilearen bidean etxebizitza batetik banderola erraldoi bat agerrarazi dute “Antifaxismoa feminista izanen da, edo ez da izanen».
Maulen ere Xiberoako talde feministak emazteen brale-dantza antolatu du herriko etxe aitzineko plazan: