Iaz bezalako turista kopurua izan arren, Ipar Euskal Herriko jatetxeek uztailean kontsumoaren jaitsiera sumatu dute. Hendaian, hondartzako jatetxeek beherakada txikiagoa izan dute eta abuztu on batekin sasoiari buelta ematea espero dute.
Iaz bezainbeste turista etorri bada ere Ipar Euskal Herrira, uztail honetan jatetxeek kontsumoaren apaltzea nabaritu dute. Ostalarien arabera, hondartzen itxiera —kutsaduragatik edo eguraldiagatik— eta egoera ekonomikoa izan litezke arrazoi nagusiak. Hendaian, ordea, Hondartzako jatetxeek beherakada txikiagoa izan dute. Kanttu eta La Nonna jatetxeko jabek azaldu dutenez, urte osoan bezeroak fidelizatzeak lagundu die egoera samurtzen.
Abuztu on batekin eta sasoi luzearekin —maiatzetik urrira bitartean—, galerak konpontzeko itxaropena dute.