UPPAk, UPNAk eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Euro-Institut Pyrene proiektua aurkeztu dute

Institutuak 2023an hasitako mugaz gaindiko lankidetza indartuko du. Proiektuei helduko die ikerketen, prestakuntzaren eta topaguneen bidez, osasuna, ingurumena, mugikortasuna eta hizkuntzak landuz.

UPPAk, UPNAk eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Euro-Institut Pyrene proiektua aurkeztu dute
Institutuaren eremua Pirinioetako mendigune osora zabalduko dute, Atlantikotik Mediterraneora, Frantziako, Espainiako eta Andorrako unibertsitateekin batera. EURO INSTITUTE-PYRENE
Esteban Bastié Aguerre
2026/10/15 07:00

2023an abiatutako mugaz gaindiko lankidetzarako institutuaren lanari jarraipena emango dio. Pirinioetako jardun eremua Atlantikotik Mediterraneora zabalduko du, Pirinioetako hamaika unibertsitaterekin elkarlanean.

Mugaz gaindiko proiektuen oztopoei erantzuteko, institutuak azterlanak eta aditu-txostenak egingo ditu, prestakuntza eskaini, jardunaldi akademikoak antolatu eta eragileen arteko topaguneak sustatu. Landuko dituzten gaien artean osasuna, ingurumena, mugikortasuna eta hizkuntzak izanen dira besteak beste. 

Iban Larrandaburu Jurista, UPPAko ikerlaria eta Euro Institutuko kidearen erranetan, mundu akademikoa eta mundu instituzionalen arteko zubiak erakitzea beharrezkoa zen. Halaber, hainbat proiekturen adibideak eman dizkigu.

Iban Larrandaburu entzun playerrean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu