Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Ura gai politiko gisa Donapaleuko mediatekan Xabi Lasaren etortzeari esker

Xabi Lasa Berriozar idazlea bere eleberriaren aurkezpena eginen du Donapaleuko mediatekan irailaren 20an. Zabalik elkarteak gomitatu du “Ura ez baita beti gardena” liburuaren aurkezteko, Hegoaldean den uraren antolamenduari buruz ari dena.

Ura gai politiko gisa Donapaleuko mediatekan Xabi Lasaren etortzeari esker
Mattin Irigoyhen Zabalik elkarteko kideak Xabi Lasaren liburua aurkeztu dauku. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/09/19 15:04

Xabi Lasa Berriozar idazlea Donapaleun izanen da irailaren 20an. Zabalik elkarteak gomitatu du bere eleberriaren aurkezpenaren egiteko. “Ura ez baita beti gardena”(Elkar) liburuarekin 2023ko Irun hiria saria ukan zuen. Suspentsez bete trama polizial horretan, Nafarroako uraren problematika oinarritzat hartzen du idazleak. Hegoaldeko lur idorretan ura baino errealitate polotiko eta ekonomiko anitzez zabalagoak aipatzen ditu eleberriak.



Fikzioaren bihurguneek gaurko kudeantza ekonomiko politikoan zentrala den gai batetan sartzen gaituzte : uraren antolamendua. Interes ilun eta bortitzenak pizten dira, politiko kontserbadore, lobby agro industriala eta itzaletik dabiltzan botere faktikoen meneko... Xabi Lasa Berriozarko alkate (2007-2015) eta foru parlamentari izan zen aldaketaren gobernuan (2011-2015). Esperientzia hori abiatzepundutzat hartuta eleberrian agertzen diren egoera ilun eta korapilatsuak sortu ditu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu