CGT, LAB, FSU eta Solidaires sindikatuek elkarretaratzera deitu dute ostiral honetan. Urtarrilaren 8an gertatu zen lan-istripua Euskal Hirigune Elkargoarentzat ur biltegi baten eraikuntza egiten ari zenean hildakoa Urruñako Xukutun bidean.
Uztaritzeko Duhalde eraikuntza enpresako langile bat hil zen eta beste bat zauritu urtarrilaren 8an gertatu lan-istripuaren ondorioz. Sindikatuek erran dute ez zirela hor enpresa epaitzeko eta horretarako inkesta bat bazela. Baina salatu dute sistemak diru-etekinak zentroan ezartzen dituela langileei garrantzi handirik eman gabe. Lan istripuen kontrako protokolo intersindikala martxan ezarri dutela aipatu digu Heren Muruaga LABeko kideak
75 langile hil dira 2025ean Euskal Herrian
Euskal Herriko zazpi probintzietan, 75 langile hil ziren 2025ean. Eta Frantzia mailan 764 langilek bizia galdu zuten 2024an. Hain zuzen ere, sindikatuek jomugan ezartzen dute Frantziako Estatuaren tratamendua eta nagusien jarrera lan istripuei begira. Heren Muruaga LABeko kidea: