Xarles Bidegainek «Nola erran? Euskararen Herri Hizkeren Atlasa» mintzaldia emanen du Baionan

Atlasak euskararen aldaera desberdinak puntuz puntu jasoz, mapetan agerian ematea du helburu. Hitz bat tokian tokiko euskaran nola esaten duten elkarrizketatutako adineko hiztunek, eta nola deklinatzen den eremuka, mapa batean erakusten da.

Xarles Bidegainek «Nola erran? Euskararen Herri Hizkeren Atlasa» mintzaldia emanen du Baionan
Xarles Bidegain euskaltzain eta ikertzailea da. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/04/16 10:04

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskaltzaindiak 2005etik aurrera argitaratutako hizkuntza-atlasa da. Ordutik hona 11 liburuki kaleratu dira, eta atlas numerikoa Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri dago.

Atlasean, hitz bat tokian tokiko euskaran nola esaten den agertzen da; zehazki, 145 herritako hainbat hiztunen elkarrizketetatik jasotako formak eremuka erakusten dira mapa batean.
Xarles Bidegain atlasaren arduradun teknikoa da, eta «Nola erran? Euskararen Herri Hizkeren Atlasa» mintzaldia aurkeztuko du ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etan, Baionako Euskal Museoan. Bertan, adibide adierazgarri batzuk aurkeztuko ditu, eta publikoaren galderei erantzungo die.

Interesgarri izanen zaizu