(Xiberoa)

Hauteskundeak: Xiberoko Pettarra eskualdean oposizio anitz izanen dira

Pettarrako herri orotan auzapezek aitzina jarraikiko dute, edo entseatuko bederen ; bost herritan oposizio bat izanen baita. Ainharbe eta Ospitalepean zortzigarren kargualdi bat eramanen dute auzapezek, beste zerrendarik ez baitute oposizioan.

Hauteskundeak: Xiberoko Pettarra eskualdean oposizio anitz izanen dira
Hamar herri ditu Pettarra eskualdeak, horien artean, Sohüta. SOHÜTAKO HERRIKO ETXEA
Ximun Üthürralt
2026/02/25 07:07

Xiberoko 36 herrietarik hamar Pettarran dira, hau Mauletik Amikuzeko bidean diren herriak biltzen dituelarik guti gora behera. Azkenean Pettarrako herri orotan auzapezek aitzina jarraikiko dute, edo entseatuko behintzat bost herritan oposizio bat izanen baita.

Oposiziorik ez haatik Mitikile, Urrustoi-Larrabile ta Sohutan arren auzapezek aitzina jarraikiko dute beren karguan.

Halaber Pettarrako bi muturretan diren Ainharbe eta Ospitalepean eta horietan bietan ditugu Iparraldeko auzapez iraunkorrenak 1983az geroz mera baitira, eta biak arra presentatzen zortzigarren kargualdi baterako.

Oposizioa izanen da Berrogaine-Laruntzen, Bildoze-Onizepean, Sarrikotapean, Maulen eta Ezpeize-Undureinen.  

Interesgarri izanen zaizu