Ez dutela elkartez aldatu diruagatik azaldu dute eta salatu dute Esku Pilota biktimizatzen ari dela prentsari mintzo zaiolarik. Oroit pilotari berezkoen kasik %80k hautatu zutela Esku Pilota uztea Plekari elkarte berriarekin engaiatzeko.
Gauzak argi
Plekari elkarteari lotuak zaizkion pilotariek fermuki azaldu nahi izan dute ez dutela Esku Pilota utzi Plekari elkartearekin diru gehiago irabazteko, lekuko prentsa batean errana izan den bezala. Argiki esplikatu dute zergatik utzi zuten Esku Pilota elkartea, eta hiru puntutan laburbildu dituzte leporatzen dizkioten akatsak
Olatz Idoate:
Aitortzen dute ere, momentu honetan, elkarrizketarik batere edo biziki gutxi badela, Esku Pilota, FFPB Frantziako Federazioa eta Plekari elkartearen artean, baina espero dute etorkizunean egoera hobetzen ahalko dela.
Peio Larralde Plekariak elkarteko bozeramailearen elkarrizketa osoa artikulu honi loturik entzungai da.