Hego eta Ipar Euskal Herriko hamasei pilotari hoberenak ariko dira Donibane Lohizune, Miarritze eta Paueko Jai Alaietan uztail hastapenetik goiti. Uztailaren 2an hasiko da Donibane Lohizunen.
Barandika, Erkiaga, Garcia, Laduche, Libois, Olharan, Johan Sorozabal eta Urreisti ariko dira aitzinetik. Eta gibeletik, Basque, Caparrus, Laborde, Lekerika, Mancisidor, Oihenart, Portet eta Gorka Sorozabal.
Pilotari bakoitzak 5 Masters lehiaketa jokatuko ditu. Eta Donibane Lohizune, Miarritze eta Paueko 10 Mastersen ondotik sailkatuko dituzte aitzineko eta gibeleko hoberenak, gero 5 SLAM norgehiagoketan lehiatuko direnak.
Ez dela Nazioen edo kluben arteko lehiaketa bezalako norgehiagoka azpimarratu du Frédéric Cadet Donibane Lohizuneko antolatzaileak. Hor aldi oro uztartuko da aitzineko bat beste gibeleko batekin. Formula lehiakorragoa hautatu dutela pilotariek dio Cadetek. Zehazteko, nahi dute denekin ari izan eta denen kontra ere. Cadeten erranetan Iduritzen zaielako partida horietatik aterako direla jokalari hoberenak. Baina gero akidura beharko dutela kudeatu abisatzen du.
Udako Ligarako hautatuak izan ez direnak lehiatuko direla beste 9 Jai Alaitan udan zehar, Maulen edo/ta Donibane Garazin bezala.