Marieniako lurra zaintzeko zina egin dute Kanbon

Kanboko Marieniako lurren defenditzeko landatze egunak arrakasta lortu zuen larunbatean. 500 pertsona bildu ziren lur hauetan, makila eskuan. Makila horiek 芦irabazia izanen den bataila baten berme禄 gisa izendatu zituzten hitzartzean.

Marieniako lurra zaintzeko zina egin dute Kanbon
Lur sagarrak, piper eztia eta kuiak landatu zituzten hektarea bat eta erdiko lur batean. EUSKAL IRRATIAK
2025/05/17 13:30

Lur sagarrak, piper eztia eta kuiak landatu zituzten hektarea bat eta erdiko lur batean. Ondotik auzolanari esker zainduko dituzte barazki hauek. Sinbolo azkarretik haratago, laborantzako lurrak defendatzen dituzten militanteek erakutsi nahi izan dute Marieniak hazkurri lurrak direla. Auzitegian, euskal hirigune elkargoko abokatuak erran zuen ez bezala.

Marieniako lurrez gain, beste borrokak batu dira larunbateko egunera. Baztango Aroztegia proiektuaren kontrako kideak hor ziren bai eta Biarnon E-CHO dekarbonatze xedearen kontrako CADE elkartekoak. Bouygues Immobilier-ren proiektua salatzeagatik 3 militanteren kontrako auzia oroitarazi dute, irailaren 9an, Kanboko kontseiluko ekintzaren harira. Bestalde joan den astean, 2022an Bouygues-n maketa bat lurrez estaltzeagatik zorrozkiago kondenatu diren militanteen sostenguz kutxa bat ireki du Ostia sareak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu