Motxiladun haurra, buraso bat edo biak presondegian dituen haurra da, eta agiri hortan, beren bizipenak partekatzeaz gain, preso politiko baten haurra izatea ez dela bakarrik bisitendako bidai luzeak egitea azpimarratu dute. Irati Esparza Gimont, Baionarra da, eta bere bizipenak kondatzea onartu du.
Laborarien erretreten legezko aldaketak, ez du etxalde txikietako erretretak sobera hukituko. Erretreta saria neurtzeko azken 25 urteetako irabaziak kontuan hartzen zituen, baina LR eskuin kontserbadoreak 25 urte hoberenak kontuan hartzeko lege proposamena egindu. Alta, etxalde txikienetan ez da goiti beheti handirik urtez urteko irabazien bataz bestekoan. Ondorioz, aldaketak bereziki urte batetik bestera aldaketa handiak dituzten laborantza arloei eraginen die, zereal ekoizpenari, zerri hazkuntzari edota mahastigintzari kasu. Xehetasunak Inhar Iraizotzekin:
Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbio Zugasti hernaniarrak. Aurten, 2009ko eta 2013ko buruz burukoaren argazki berdina ikusi da, Amets Arzallusekin aritu baita aurten ere. Erakustaldia eman du hasi eta buka, eta 2.240 puntuak dira horren erakusle. Iñaki Muruak jantzi dio txapela txapeldunari. Goizberri saioan izan da Maialen Lujanbio; txapelketa eta finaleko bilana egin dugu harekin.
Abenduaren 13an piztu zen krisia Perun, Pedro Castillo presidentea kargugabetu eta atxilotu ondotik. Gertakariak goiti behera ezarri du herrialde osoa. Besteak beste, errepide eta aireportu anitz hetsi dituzte, eta bertan ziren atzerritar anitz blokaturik gelditu dira. Horien artean da, Elaia Hegi Gorostiaga lapurtar gaztea. Arequipa hirian da, elbarrituendako eskalada ikastaro bat egiten.
Onetik sozietateak hartuko du CLPB esnetegiaren eta Aldudeko gasnategiaren segida, Baionako Merkataritza Auzitegiak horrela deliberaturik. Beñat Saint-Esteben, Berria kooperatibako lehendakariak xehetasunak eman dizkigu Goizberri saioan.
- Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluak idazkari nagusia Goizberrin
- Marieniako hirigintza proiektua gaitzetsi du Ostiak, Bouygues Immobilieren egoitzan
- Euskal errepresaliatu politikoen bizipenak aipagai Uztaritzen
- Prokuradoreak 1.500 euroko isuna eskatu du gibelapenik gabe akusatuentzat tren zerbitzua blokeatzeagatik