Berotzeko edo suko egurraren salmenta azkarki emendatu da 2022-an. Egurra aterabide merkeagoa bilakatu da energiaren prezioaren emendaketaren parean. Jakin behar da ere, 50 eta 200€ arteko diru laguntza eskeintzen duela Frantziako gobernuak, egurraren bidez etxea berotzen dutenentzat. Salmentaren gorakadaz mintzatu da Kriztof Arotzarena Sugarai koperatibako Peio Harluxetekin
Euskal Elkargoak Mendiko Politika bozkatu du ondoko 4 urteetarako. Battitte Laborde Sarako auzapez, eta Euskal Mendia batzordeko arduradunak aurkeztu zuen proiektua Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkuran. Lau xede nagusi ukanen ditu : Herri eta eskualdeen dinamizazioa segurtatzea, Lurralde antolaketa, Kalitatearen bermatzea mendi eskualdean eta Mendian bizi diren gizon eta emazteen legitimitatea lekuan berean bizitzeko. Goiz Berri saioko gomita izan dugu
Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Hiruri taldea
Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Cumbian' Bero taldea
Réau-ko presondegitik Martutenekora, 840 kilometroko bizikleta martxa egiten ari dira 7 Billabonatar
Euskal presoen urruntze politika bukatzen ari bada ere, Espainian Madrilen da urrunen kartzelatua den presoa, eta Frantzian Réaun. Etapaz etapa, Donibane Lohitzunera iritsiko dira txirrindulariak abenduaren 30ean, eta presoen alde antolatua den elkarretaratzean parte hartuko dute. Beñat Uribe da txirrindulari horietarik bat, Ihintza Arrieta mintzatu da harekin: