AXAk energia fosilekin duen lotura salatu du Bizik

AXA asurantza etxearen kontrako ekintza astearte goizean Baionan. Bizi mugimenduak argitan eman nahi izan du aseguratzaileak, energia fosilen proiektuak babesten dituela. Larrialdi klimatikoa izan arren, AXAk besteak beste gas natural likidotuaren ustiapen proiektuak asuratzen ditu. Urtean 75 milioi tona CO2 eraginez. « Suhiltzaile piromanoaren » jokamoldea duela adierazteko, hainbat minutaz Bizik sua piztu du Baionako AXAren bulego baten aitzinean.

Mikel Peñagarikano: «Blokchain teknologiak, dirua eta Estatua banatzen ditu»

Bitcoin kriptodirua dolarraren baliotik hurbil delarik, blokchain edo bloke-katearen teknologiak bere indarra erakutsi du. Burtsa eta espekulazioaren gibelean finantza sistema eta orokorrean informazioaren teknologiaren aldaketa handi bat iragarri daiteke. Honek deszentralizazioa ekartzen du, informazio trukaketa bi pertsonen artean zuzen egitea ahalnidetzen baitu, artekaririk gabe, eta manera seguruan. Luzaz instituzioak aurka egon badira ere, estatu zenbait kriptodiruaren normalizatze prozesuan sakontzen ari dira, haien balioa azkartuz. eta horrek ere egiten du beren balioa azkarki emendatzen dela azken asteetan. Mikel Peñagarikano EHUko zientzia fakukltateko irakasleak azaldu duenez, «banku zentraletatik at mugitzen den diru deszentralizatu bat» existitzea bermatzen du blockchaineak.

Nid Marin institutuko zuzendari ohiaren kontrako auzia, Paueko Dei Auiztegian ebatziko da

Hendaiako Nid Marin egiturako zuzendari ohiak helegitea pausatu du. 2023an, institutu mediko-hezitzaileko hamalau langilek haien zuzendari ohia auzitara eraman zuten. Hainbat urtez, egituraren Higiene eta Segurtasun Batzordearen funtzionamendua oztopatu eta jazarpen morala egitea leporatzen diote. Auzitegiak lau hilabeteko presondegi-zigorra ezarri zion gibelapenarekin, baita 3.000 euroko isuna ere. Zuzendari ohiak ez du onartu epailearen erabakia, eta ostegun honetan zigor horri pausatu dion helegitea aztertuko du Paueko dei auzitegiak.

FDSEA, zentsura-mozioa babestu zuten diputatuekin kexu

«Diputatuek hitza jan dute». FDSEA laborari sindikatua kexu agertu da tokiko parlamentarien kontra. Berriki gertatu frantses gobernuaren erortzearekin, «orain arte egindako lan guztia peko errekara bidaltzen dela» salatzen du. Beren hitzetan, aitzinkontuen lege proiektuak «400 milioi euro» aitzinikusi zituen laborantza saila bultzatzeko; horrez gain, zerga apaltzeak, instalaziorako laguntzak edota sasoiko langileendako onurak ere kontuan hartuak izan zirela defendatzen dute. FDSEAren arabera, badu urte bat laborantzaren munduak alarma jotzen duela. Neurri horiek ekainean aurkeztu behar ziren, baina zentsura mozioak dena baztertu suela salatzen du.

Marion Saumonneau: «Ingurumenaren aldeko desmartxa eta autoebaluaketa abiatu dugu Estia eskolan»

Garapen Iraunkorraren labela eskuratu du Bidarteko Estia ingeniari eskolak. Frantziako ingurumenaren ministerioak eta goi mailako ikasketen ministerioak beste hainbat eragilerekin batera onartzen duten labela da eta berrehun bat ingeniari eskoletan lehenetarik dira izendapena eskuratu dutenak. Garapen iraunkorraren alde lan egitea, karbono aztarna neurtzea, eskolak ingurumenean duen inpaktua murriztea... gai guzti horiek eguneroko lan bat galdegiten dute. Bi urteren buruan kontrol bat ukanen dute eta anartean hobetu beharreko puntuak hobetzea izanen dute helburu.