200.000 euro bildu behar ditu Eraiki Funtsak, Patxoki Berriaren proiektua aitzina eramateko. Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren elkargune izan nahi du gune berriak, bilkura gelez, etxebizitza sozialez eta aterpetxe solidario batez horniturik. Orotara milioi bat euroko proiektua da, eta eskas diren 200.000 euroak biltzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute eraiki-funtsa.eus webgunean.
Erruduntzat jo dute Dominique Pelicot, eta hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote. Halere, kondenaren bi heren betetakoan, haren kasua berrikusiko dute, eta baliteke baldintzapeko askatasuna ematea. Gainerako auzipetu guztiak ere erruduntzat jo dituzte, baina zigorrak eskatutakoak baino arinagoak izan dira. Horrez gain, 50 akusatuak erruduntzat jo baditu ere, zigorrak eskatutakoak baino txikiagoak izan dira: hiru urtetik hamabost urtera artekoak
Tolosako Dei Auzitegiak katalana herriko etxeetan baliatzeko debekua berretsi du. Montpellierko Prefeturak maiatzean eraman zuen auzitara gaia, auzapez katalanisten kexua eraginez. Orain, debekuaren kontra Estatu kontseilura joko dute hainbat herriko auzapezek, eta Europako giza eskubideen epaitegietara jotzeko prest dira.
14.000 euroko diru laguntza eskuratuko du EHZ festibalak. Kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzen ditu Joan Mari Torrealdai Beka irabazi du. 2026an, 30 urte ospatuko ditu EHZ-k. Horren karietara, historian, eta bereziki musikagintzaren bilakaera aztertzeko egitasmoa aurkeztu du. Musikazaleak eta kontzertuen antolatzeko manerak nola aldatu diren aztertuz adibidez. 2026an, liburua plazaratzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatuko ditu EHZ festibalak gai honi lotuak.
Baionako Orange telekomunikazio enpresaren bulegoan protesta egin du asteartean Alda mugimenduak. Elkartearengana hurbildu den Francine-en kasua plazaratu dute. 72 urteko ikusmen urriko erretretadunari, 750€ fakturatu dizkio Orangek, hiru telefono mugikor linea kontrataraziz, mugikorrik ez zuelarik. Enpresaren webgunea ez baita ahalmen urriko pertsonei egokitua, sei hilabete behar izan ditu hiru lineak ezeztatzeko. Haatik, geroztik ez du bere dirua errekuperatu. Aldako kideek hiru orenez okupatu dute bulegoa protesta gisara. Ororen buru, Orangek dirua itzultzea eta fakturak baile hizkuntzan igortzera engaiatu da.
- France 3 Euskal Herri katearen berri saila, berriz ere murrizturik
- Jaurlaritzak ETAren desarmatzearen kontakizun «faltsu eta interesatua» egin duela salatu dute Bakegileek
- Francis Karrikart: «Etxebizitzak merkatutik atera nahi ditu Etxaldek, bakarrik horien gozamena salduz»
- Ehun xiberotarrek itzulia emanen diote Euskal Herriari, 'Aitzina biga' ikusgarriarekin