Uztailaren lehenean Atharratzetik abiaturik, heldu den astean Getxon bukatuko da Euskarabentura espedizioa. 127 gaztetxo eta 30 bat heldu ibilki dira kurri, euskaraz bizitzeko arnasgunean. Heldu diren egunetan, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan ibiliko dira, herriz herri, Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaia Zubira iritsi arte. Unescok babesturiko ondarea da zubia, halaxekoa da euskara ere: aurten, 127 gazte berrik ere babesteko engaiamendua hartu dute.
Zea mays, gatibu, Zeta, Dupla… Euskal Herri mailako musika talde hauek ordainsari handiak eskatzen dituzte, 10 000 eta 15 000€ artean gutxienez. Nola egiten dute herri ertain edo txikietako komiteek taldeak pagatzeko ? Pario hori arriskurik gabe ote da ?
Pasa den asteburuan Makean ikusi ahal izan da ezetz, aroarengatik ez dira oholtza gainera igan Zetak eta Gatibu. Eñaut Etxeberria Makeako komiteko kidea hortaz aritu da.

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal literatura bigarren hezkuntzan? Letretako agregatua da 2023ko irailaz geroztik, Bordeaux-Montaigne unibertsitatean literatura-irakasle gisa ari da.
Turismoa eta laborantza uztartzeko xedez, Euskal Hirigune Elkargoko Turismo Sailak desmartxa bat abiatu du, «Tokikoa» izenekoa, Ipar Euskal Herriko 24 ostatuekin, tokiko eta kalitatezko mozkinak eskain ditzaten beren plater eta menuetan.
Argitxu Ourthiague, Elkargoko Turismo Bulegoko misio karguduna Agroturismoa eta Gastronomia sailetan gure gomita izan da.
Euskal Herriko laborantza ganbararen mezua hau da: "Heldu den neguko hesi edo zuhaitz-lerro landaketak orain prestatu behar dira".
Negurako prestaketak hasi berri dira eta hortaz gain, adierazi dute ere diru laguntzak badira hesi horien landatzeko. Zer ekartzen duten eta nolako laguntzak diren jakiteko gogoan, Antton Castoreo Aiherran izan da Beñat Duhalde laborariarekin.
- Peio Dufau abertzalea Alderdi Sozialistaren taldean sartuko da
- Iñaki Iurrebaso: «Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude»
- Xalbat Seosse: «Tapoi berri horiek gure eragina hobetzeko estrategiarekin bat egiten dute »
- Baionako Mastersen finalan Bixente Bideondo eta Luis Sanchez garaile atera dira