Negurako hesi edo zuhaitz-lerro landaketak orain abiatu dira

Euskal Herriko laborantza ganbararen mezua hau da: "Heldu den neguko hesi edo zuhaitz-lerro landaketak orain prestatu behar dira".

Negurako prestaketak hasi berri dira eta hortaz gain, adierazi dute ere diru laguntzak badira hesi horien landatzeko. Zer ekartzen duten eta nolako laguntzak diren jakiteko gogoan, Antton Castoreo Aiherran izan da Beñat Duhalde laborariarekin.

Peio Dufau abertzalea Alderdi Sozialistaren taldean sartuko da

Ostegun honetan Pariseko Asanblea Nazionalean bildu dira diputatu hautatu berriak Asanbleako presidentea hautatzeko. 3. Itzulian berriz Yaël Braun-Pivet Macronista hautatu dute 221 bozkarekin, Fronte Popular Berriko André Chassaignek 207 bildu dituelarik. Bere aldetik, Peio Dufau abertzalea Parisen zen. Jose Luis Aizpururi erran dionez, sozialisten taldean sartuko da, Ipar Euskal Herriko beste bi diputaturekin batera, hau da Colette Capdevielle eta Iñaki Echanizekin.

Iñaki Iurrebaso: «Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude»

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kariIurrebasoren iritziz euskararen egora , Bidegurutze lanjer batean da Euskal Herri osoan, baina badira puntu baikor batzuk ere, hala nola, euskarari nolako atxikimendua dion euskal jendarteak, eta ikusirik euskararen ezagutzaren datuak, eta testuingurua, euskara baliatzen dutenen kopurua ez dela hain apala.

Xalbat Seosse: «Tapoi berri horiek gure eragina hobetzeko estrategiarekin bat egiten dute »

Europar Batasunak neurri berri bat ezarri du plantan, plastikozko botilentzat eta brikentzat. Tapoiak botilari lotu behar zaizkio eta irekitzean ez dira osoki askatu behar. Tapoiak naturan guttiago barreiatzea da helburua eta plastikoaren kutsadura murriztea. Aiherrako Eragin enpresan jadanik plantan ezarri dute neurria, Euskola botiletan.

Baionako Mastersen finalan Bixente Bideondo eta Luis Sanchez garaile atera dira

Bixente Bideondo eta Luis Sanchezek 40 eta 18 irabazi dute Baionako Mastersen finala Mathieu Ospital eta Jon Saint-Paulen kontra atzo. Alde bakarreko finala izan da. Bideondok maila ona erakutsi du eta Ospitalek bizkarreko mina zuen.