Urteko hitzordu handia aitzina doa Garruzen. Asteazken goizean abiatu da feria zaldi eta behorrekin. Osteguna, aldiz, behien eguna izaten da urtero. Zaldien egunean toki guzietako jendea ibiltzen da eta Garruzeko herritarrek programa aberatsa antolatu dute.
Pantxix Bidart, literatura sorkuntza egonaldian izanen da udazken honetan. Hilabete bana pasako du Hendaiako Nekatoenea baserrian, eta Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak bultzaturik. Hazparneko musika egilearentzat, aspalditik buruan duen istorio bat gauzatzeko parada izanen da. Bere lehen lana fikziozkoa izanen da eta gazte irakurleei zuzendua izanen da. Kontakizuna 60 hamarkadan kokatuko da, Hazparne herrian.
Xerar Urrutia idazle, kantagile eta abeslari Urruñarrak olerki liburu berria argitaratzear da: “Barneko Galderak”. Maiatz argitaletxearen eskutik plazaratuko duen lan berri hori bere bizipenetan oinarritzen da, eta ehundik gora olerki bildu ditu. Olerkiak metrikaz eta errimaz osatuak dira, eta askotan, koblak eta errepika eta doinua ere badute. Liburua ofizialki abenduaren lehenean aurkeztuko du Urruñako Loraldiberri liburu eta diska azokan, baita Durangoko Azokan ere.
Uztapide eta Xalbador bertsolari handiak biziki adiskideak izan ziren eta historia markatu zuten. Bat Zestoakoa, bestea Urepelekoa eta orain bi herriak ahaidetuak dira. Hori dela eta, “Uztapide eta Xalbador bi adiskide mugaz gaindi” liburu argitaratu berri du Pako Aristi idazle eta kazetariak, Xabier Amuriza bertsulariaren aitzinsolasarekin. Liburua Urepelen aurkeztuko dute uztailaren 31an.
Besteak beste Euskal Kultur Erakundeak, Atabal aretoak edota Azpeitiako Dinamo guneak antolatu deialdia da. Iaz Ekhi Lambert izan zen, aurten Lapurdiko lau raplariek aukera izanen dute Azpeitiko sormen gunean egoteko urrian, eta ondotik Atabal gelan kontzertua eskaintzeko. Helburua da Iparraldeko musikariei haien zuzeneko kontzertuak lantzeko egonaldi bat proposatzeko. Urriaren 26tik 29ra iraganen da RTZ kolektiboarentzat. Heldu den urteko deialdia 2025ko udaberrian hedatuko dute.
- Naroa Anabitarte: «Euskararen testuinguru ideologikoa garrantzitsua da hizkuntzaren bilakaera ulertzeko»
- Hondartzetako dutxak berrezarri ditzaten galdegin diote Elkargoari
- Nikolas Regerat Angeluko suhiltzaile buruak erretreta hartuko du urrian
- Maialen Chourraut: «Momentu horretan buruarekin ondo jokatzea oso garrantzitsua da»