Naroa Anabitarte Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia fakultateko ikerleak liburua karrikaratu berri du Renoko Unibertsitatean, ingelesez: "Zer den (esaten) eta zer ez. Begiratu labur bat euskararen ideologiari". Proposamen berri bat plazaratzen du: hizkuntzen ikerketa soziolinguistikoa egin behar dela norbanakoa bereizi gabe bere testuinguru sozialetik. Eman dezagun, euskararekiko jendearen motibazioa edo jarrera konprenitzeko, beharrezkoa dela jende horren testuinguru soziala ikertzea. Funtsean, norbanakoak hartzen dituen deliberoetan baitu eragina testuinguruak.
Izenpedura bilketa bat sarean, kostako hondartzetan dutxen itzulera galdegiteko… 2022ko udan jasandako idortearen biharamunean, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki zuen hondartzetako dutxak kentzea, uraren xahuketa apaltzeko. Geroztik ez dira berriz ezarri plantan dispositiboak, hala nola Miarritze, Getaria edota Hendaian. Guillaume Barucq Miarritzeko mediku eta hautetsia dutxen itzuleraren alde borrokan ari da bereziki uretako kutsaduren ondorioak saihesteko duten garrantziarengatik. Abantsu mila izenpedura bildu ditu jada dutxen aldeko petizioak eskaerak.
Nikolas Regerat Angeluko suhiltzaile kasernaren buruzagiak, erretreta hartuko du urrian. 1988an hasi zen suhiltzaile gisa, eta 2010etik Angeluko kasernako kapitaina izan da, 260 suhiltzaile kudeatuz 170.000 biztanle dituen eremuan. Suhiltzaile karreraz gain, munduko hainbat lurraldetan aritu da, Muga Gabeko Suhiltzaileekin eta bere Emanik elkartearekin. Hortaz, Perura itzuliko da laster bigarren aldiko Limako okindegi kooperatibo berri bat sustatzera.


Pariseko Olinpiar Jokoen estrena ofiziala iraganen da arratsalde honetan Sena ibaian. Euskal Herritik 43 kirolari izanen dira lehian, tartean bi lapurtar, Sebastien Guerrero tiroan ariko dena, eta, Hortense Limouzin 3x3-n ari den saskibaloi jokalaria.
Ehunka kazetari dira Pariseko jokoan segitzeko, eta Berria-k, hiru kazetari igorri ditu. Horien artean Ainara Arratibel kirol arloko arduraduna.
- Baztango Lekaroz herrian biztanleak hotel eta luxuzko bizitegien aurka
- Nikolas, Parisen ostalaria: «Egia esan, momentuz nahiko lasaia da»
- Zaza Desirediok gailurrera eraman du aurtengo Errobiko festibala
- Txetxu Urbieta: «Euskal Selekzioarekiko kirolari gehienek ilusioa erakusten dute baina errealitatean zaila izango da»