Aurten orotara 120 idazlek, 18 argitaletxek eta 13 elkartek parte hartu dute eta egun osoko egitarauan, liburu aurkezpenak, mintzaldiak ala eztabaidak izan dira. Bertan izan da Maia Muruaga.
Ekainaren 28,29 eta 30ean Arberatzeko herrian iraganen den EHZ festibalari buruzko xehetasun berriak bildu ditugu gaur Goiz Berri emankizunean. Belako, Nakar, Benizze edo eta Vincen Garciaren kontzertuez gain izanen diren talde berri batzuk aipatu dizkigute gaur baita festibalari buruzko xehetasun zonbaitzu ere. EHZ festibaleko Kattina Haran Razin gomita ginuen.
« beti forman » izeneko EP berrian, betiko kolorearekin agertzen dira, besta reggae musika baten proposatuz. Pette Jaragoyhen eta Jon Etxekopar hor dütügü taldearen aktualitatearen aipatzeko.
Laneko araudiekin nola moldatzen diren enpresak aipagai izan ditugu KaioLan emankizunean. Horrez gain, nola garatzen ari diren mugazgaindiko ekimenak barnatu dugu. Arau urraketez eta etorkinen estatus ezaz ere mintzatu gira.
Gure gomitak : Agnès Maya kontularia, Joan Blanco BIHARTEAN, Nafarroa, Euskadi eta Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganbarek kudeatzen duten mugazgaindiko plataformaren langilea. Eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea.
Gaur Lartzabelako Ezpelletenia ostatuan 8ak 30tan, bertso trama musikatu bat antolatu dute ‘Azken afaria’ izena duena. Xalbat Alzugarayk du trama idatzi eta bertsolariak Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dira. Aner Euzkitzek ere parte hartuko du ere baina ez bertsolari gisa baizik eta pianista gisa.