Iparraldeko haurtzaindegien %5ak bakarrik bermantzen du euskarazko murgitzea

Lehen haurtzaroko zaintza osoki euskaraz egiten duten egiturek sustengu deiadarra jo dute. Murgiltze ereduan diren hiru haurtzaindegi eta bost haurtzain-etxe biltzen ditu Konkolotx elkarteak, eta urtero ehun bat haur errefusatzera behartuak dira, ahal eta leku eskasagatik. Aurten, gainera, egitura horien garapena sustatzeko egin diru-laguntza eskaera ukatu dio Euskararen Erakunde Publikoak. Hori dela eta, langile baten postua diruztatzeko 10.000 euro biltzeko diru bilketa abiatu du Konkolotxek.

Bi film aurkeztuko ditu Josu Martinezek Donostiako Zinemaldian

Euskarazko lau film estreinatuko dituzte Donostiako 71. Zinemaldian, eta horietatik bi, Josu Martinez zuzendari baigorriarrak zuzendu ditu. Lehena, bost atalez osatua da eta 'Bizkarsoro' izenburua du. Euskal hizkuntzak jasaten dituen gora beherak azaltzen ditu. Bigarrena, aldiz, Jon Mirande Xiberoko idazle polemikoari eta bere lanari eskaini dio: 'Mirande. Film bat egiteko zirriborroa'. Josu Martinez izan da Goiz Berri saioko gomita.

Googlek bilaketa-sistema aldatu du, euskarazko edukia ez dadin baztertua izan

Salaketa mezuak hedatu ziren sareetan, eta ikerketak abiarazi. Eta ororen buru, Googlek bere bilaketa-parametroak berrikusi eta zuzendu egin ditu, euskarazko sarrerak ez daitezen baztertuak izan. Bilatzailea euskaraz konfiguratua izan arren, Googelek erdarazko emaitzak lehenesten zituen, adibidez, bi hizkuntzetan berdin idazten diren hitzak, edota pertsona izenak xerkatzean. PuntuEus fundazioak eta Kataluniako beste eragile batzuk egin salaketari esker, pettoa zuzendu du muktinazional estatu batuarrak hilabete honentan. Noalanahi ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %15ak baino gutiago du ordanagailua eta bilatzailea euskaraz kongiguraturik. Josu Waliño PuntuEus fundazioko presidenteak argipenak eman dizkigu Goiz Berri saioan.

40 urteren ondotik, erretreta hartu du Julien Ubiria Senpereko suhiltzaile-buruak

Lau hamarkada suteak itzaltzen, istripuak kudeatzen, suak itzaltzen, guardiak egiten… eta anartean, lorezain gisa lan egiten Miarritzeko golf zelai batean. Hala eman du bere bizia Julien Ubiria suhiltzaile senpertarra. Irailean hartu du erretreta eta berrogei urtez eman zerbitzuagatik ohoreak jaso ditu Eskualdeko, Departamenduko eta herriko hautetsi eta zerbitzuen partetik. Orain, Senpereko kasernaren gidaritza izanen du behin-beinean Ubiriarekin urte luzez lanean ari izan den Jean-Claude Errandonea. Urte betez izanen da suhiltzaile buru, gazteago batek gidaritza hartu arte. Julien Ubiriaren ibilbidea ezagutu dugu, Goiz Berri saioan.

Lapurdiko arraun taldea ez da lehen mailan lehiatuko, bi segundugatik

Ez da posible izan. Lapurdiko Arraun Taldeak bi segunduko gibelapena ukan du arrauneko lehen mailara igateko. Iragan aste hondarrean jokatu dira Eusko Label ligan lehiatzeko play offak, Bermeon eta Portugaleten. Bi egunetako denborak eta punduak gehituz, lapurtarrak hirugarren gelditu dira sailkapenean. Pasai San Pedro eta Galiziako Bueu izanen dira heldu den sasoian lehen mailan.