Miarritze: goi mailako emazte pilotariak, plazara

Emazte pilotari profesionalen arteko partida antolatu dute Biarriztarrak eta Ados Pilota elkarteek, astearte arrats huntan, Miarritzeko Plaza Berri ezker paretan, arratseko 20:30etan. Hego Euskal Herrian, hamairu emaztek kontratu profesionala izenpetu dute Ados Pilota elkartearekin. Horri esker, plaza geroz eta gehiago egiten hasi dira esku huskako jokalari hauek, bereziki udako herriko besten kari. Miarritzeko zoingehiagokan, Iera Agirre Iturriaga eta Maite Ruiz de Larramendi lehiatuko dira batetik, eta Ainhoa Ruiz de Infante eta Olatz Ruiz de Larramendi bestetik. Bururatzeko, Quintana – Bryan eta Tranoy – Ibarguren bikoteen arteko pala motzeko partidaz gozatzeko aukera izanen da. Iera Agirre pilotariarekin solastatu gara Euskal Irratietan, Goiz Berri saioan.

Azken 16 urteetako 'xorrotxen' kantuak diska batean bilduko ditu Xiberoako Botzak

Xiberoako Botzak 2007ko maskaradatik aurtengora, plazaz plaza kantari izan diren 'xorrotxen' kantuak bilduko ditu diska batean. Uztaila hastapenean grabaketak hasi dituzte Mauleko estudioan, eta eguberrietarako prest izanen da. Abesti guziekin batera, kantu-liburuxka bat jinen da diska berezi honekin.

Kattalin Elizalde kolegioak estreinakoz irekiko ditu ateak irailaren 4an

Kattalin Elizalde kolegioak ateak idekiko dizkie seigarren eta bosgarreneko ikasleei, heldu den astelehenean. Ziburuko Piarres Larzabal koelgioa ttikiegi gelditu baita, eraikuntza berri horrek Senpere, Sara edota Ahetzeko ikasleak errezibituko ditu. Zazpi hilabetez kolegio bat eraikitzea «erronka handia» izan dela adierazi dute gaurko Goiz Berri saioan Iñaki Lekuona zuzendariak eta Mixel Bidegain kolegioko burasoen elkarteko buruak. Aurten laurogehi bat haurrek eginen dute sartzea lau gelatan eta hamar bat irakaslek lan eginen dute kolegioan.

Luhuso: 'Historiak istorio' kabalkadak arrakasta bildu du

Euriari buru egin behar izan diote ikusleek Luhusoko Kabalkadaz gozatzeko. Aho batez, denek azpimarratu eta goraipatu dute, antzerkian, musikan eta dantzan eramana izan den lan handia. Ipar Euskal Herriko eta herriko aktualitatea ardatz harturik, kitzika eza da eskas izan antzerkian. Baina ez dugu sobera salatuko, bigarren emanaldiarentzat hitzordua eman baitute luhusoarrek. Heldu den larunbat arratsaldean izanen da, arratsaldeko 17:00etan.

'Ibilki' egitasmoa, udan ere euskal ikusgarrigintza bultzatzeko

Euskal Kultur Erakundeak hamabigarren aldiz segidan antolatu du uda honetan, 'Ibilki' programa. Euskarazko sorkuntzak hedatzen laguntzeko xedea du egitasmoak. Uda honetan adibidez, 160 ikusle bildu ditu Arrosako film laburren gaualdiak eta ehun bat lagun pasa hurbildu dira, Ortzaizera Amama filma ikusteko. Frank Suarez, Euskal Kultur Erakundeko egitasmo arduraduna Euskal Irratietako gomita izan da Goiz Berri saioan.