Iholdiko Hoxari ezker pareta zaharra, pilota jokoan aritzeko gune hirukoitza bilakatu dute. Alde batetik, Pilota Federazioak markatzen dituen irizpideen araberako trinketea eraiki dute, eta libre gelditu diren espazioetan, squash eta frontball jokoetan aritzeko guneak antolatu dituzte. Aukera baliatu dute ere teilatuan panel fotovoltaikoak ezartzeko. Trinkete berriaren erainkuntzak 700.000 euroko kostua ukan du, eta 300.000 euro energia berreztagarria sortzeko azpiegitura. Trinkete berriak zola besterik ez du falta bortak irekitzeko.
Etxebizitzen alokairuak mugatzen ahalko ditu Euskal Hirigune Elkargoak. Posibilitate hori iragarri du atzo Patrice Vergriete Frantziako etxebizitza ministroak, Intxausetako solasaldietan. Neurria urtea bururatu aitzin bozkatuko bada ere, 2025 urtera arte ez litaike indarrean emaiten ahalko. Eta hori bai, Ipar Euskal Herrian tentsiopean diren 24 herrietan bakarrik ezartzen ahalko da. Zerrenda hortan beste 5 herri sartzeko galdegin du Elkargoak; horien artean Senpere.
Alokairu turistikoen abantaila fiskalak desegiteko neurri proposamen ezaren aitzinean, Daniel Oltzomendi, Elkargoko turismo saileko lehendakari-ordea kritiko agertu da:
Frantziako Senatuko hauteskundeak iraganen dira heldu den irailaren 24an. Baina hori aitzin, hautagaitzak ofizialki aurkeztu beharko dituzte irailaren 4tik 8ra doan astean. Pirinio Atlantikoen departamentuan, jardunean duren hiru senatariak berriz aurkeztuko dira; hots, PS alderdiko Frédérique Espagnac, Denise Saint-Pé UC taldeko senataria eta LR alderdi eskuindarreko Max Brisson. Beste hautagaiak, Sandra Pereira, Anne Saouter eta Marc Gairin dira. Lehena, LFI alderdiko hautetsia da Angeluko herriko etxean, eta bigarrena, PCFeko Olorueko hirugarren axuanta; hirugarrena, aldiz, Momy (Biarnoa) herriko auzapeza da eta eskuin-muturreko Reconquête! alderdiaren izenean aurkeztuko da.
Ipar Euskal Herriko Itaiak eraso sexisten kontrako asanbladak sortu ditu uda honetan, besta giroan gertatzen diren eraso nahiz jarrera matxistei buru egiteko. Horretarako asanbladak sortu dituzte besta komiteetako neske zenbaitzuekin. Luhuson lau eraso zenbatu dituzte, horietarik hiru gogoz kontrako hunkitzeak, eta Itsasun hainbat hitzezko erasoez gain, ziztaketa salaketa bat izan da. Jenofa Parachu itsasuarrak eta Xania Marianne luhustarrak dinamikan parte hartu dute:
Europar Batasunean euskara hizkuntza ofizial izaiteko eskaera egin du Espainiako Gobernuak. Eskaria aho batez onartu beharko du Europako Batzordeak, irailaren 19an. Neurria onartua izanen balitz, ordea, kontraesanak sor ditzake euskara ofiziala ez den lurraldeetan. Departamenduko kontseiluak, adibidez, euskara ekitaldi publikoetan baliatzeko mozio bat gibelerat bota zuen. Idurre Eskisabelek (Euskararen Kontseilua), Iker Elizaldek (Pirinio Atlantikoetako kontseilaria), Iñaki Etxanizek (Frantziako diputatua) eta David Grosclaudek (European Free Alliance) baikorki hartu dute berria, baina zuhurtasunez ere bai:
Iker Elizalde:
Idurre Eskisabel:
David Grosclaude eta Iñaki Etxaniz: