Henri Errandonea

·

Iparraldeko Pilota Batzordea

«Bi lehiaketa nagusi ukanen dituzte Euskal Herri osoko pilotariek»

Bi lehiaketa nagusi ukanen dituzte Euskal Herri osoko pilotariek
Henri Errandoneak datorren urtarrilean hasi behar litekeen Euskal Herriko Liga aurkeztu du Goiz Berrin. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/14 11:15

Euskal Herriko Liga sortuko dute Iparraldeko Pilota Batzordea, Euskadi eta Nafarroako federazioek


Euskal Herriko Liga lehiaketa edo torneoa sortuko dute Iparraldeko Pilota Batzordeak, Euskadiko eta Nafarroako federazioek eskuz esku. Jada GRABNI lehiaketa bada Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko SELEKZIOEN artean. Eta bigarren hitzordu bat proposatuko dute Iparralde, Nafarroa eta Euskadiko lurraldeetako PILOTA ELKARTEEN artean. Heldu den urte hastapenean iragan behar liteke lehena, urtarriletik goiti.


Hazparneko Berria trebatze eta hobekuntza zentroaren pribatizatuaz damutzen da Errandonea


Lilou Etcheverria FFPB Frantziako Federazioko lehendakariak erran digu, joan den ostegunean bildu zirela Berriako eramaileekin eta pribatizatzeko erabakia jakin dutela. Iduri luke Esku Pilotak duela lekuko hartuko. Lilou Etcheverriak azpimarratu digu harremanetan segituko duela Federazioak zentroarekin baina pribatua denez, jabeak nahi duena egiten duela. Orain arte Jean-Marc Charritonek kitorik uzten zizkion bere instalazioak Federazioari eta azken honek langileak pagatzen zituen. Partaidetza hori bukatu da beraz. Lilou Etcheverriaren erranetan "Plekarirekin gertatu denaren ondorioak" dira. Henri Errandonea Iparraldeko Pilota Batzordeko lehendakariak gure uhinetan iharduki du erranez FFPBren gain zela gune horren ardura atxikitzea.

Interesgarri izanen zaizu