Osasun arloaren euskalduntzeko pausuak zoin dira? Gaur egun, osasun arloan euskarak ez du toki ofizialik, eta langile batzuk euskalduntzearen aldeko pausuak eraman nahi dituzte.
Pasa den otsailean Euskal Herrian Euskarazek manifestu bat idatzi zuela osasun zentroetan «lehentasunez» euskara erabilia izan dadin. Osasun arloko 115 langilek izenpetu zuten dokumentua. Horren ondotik dinamika berri baten sortzeko xedea dute batzuk. Gure goiz berriko gomita horietariko bat izan da, Xan Berterreche medikua.