Xabier Dindart

·

Hartz ikerle ohia

«Hartz kopuruak emendatzeko arriskua du ikerleen arabera, haren ezagutza aldiz apaldu delarik»

Hartz kopuruak emendatzeko arriskua du ikerleen arabera, haren ezagutza aldiz apaldu delarik
Xabier Dindart Hartz ikerle ohia. XABIER DINDART
Ximun Üthürralt
2026/06/18 09:04

Iragan igandean, hartz bat Nafarroako Otsagabian filmaturik izateak publikoa harritu badu, hartzen ikerle izandako Xabier Dindartendako ez da harritzekoa. Hartza "alferra" dela eta janaria den lekura doala azaldu du honek, eta harriduraren jatorria ere argi du: gizakiak du hartzaren ezagutza galdu.

Bideoan ageri den hartza ar gazte bat da. 2018an Biarnora ekarritako hartzen ondokoa litzateke hartz hori; hots, oraino beren eremua osoki finkaturik ez duen hartz saldo batetik jiten dena. Bestalde, ikustez literaturak diona eta Pirineo erdialdean historia garaikidean nola pasa den, balitzate datorren hamarkadetan hartz kopurua emendatzea eta halako kurutzatze gero eta gehiagoren agitzea. Hartzaren ezagutza berreskuratzen hasteko garaia, berriz ere.

Interesgarri izanen zaizu