2027ko Pro-Am txapelketa jokatuko dute Ipar Euskal Herriko txapeldunek ere
Esku huskan, lau parek jokatuko dute berezkoetara igotzeko Pro-Am Pilota txapelketa otsailean zehar. Elite Pro mailako bik, amateurren lehen mailako Frantziako bikote txapeldunak eta Frantziako Federazioko komisio profesionalak eta Esku Pilotak hautatu pare batek. Iparraldeko Pilota Batzordeak ohartarazi du Ipar Euskal Herriko pare txapelduna falta zela txapelketa horretan. Joan den ostiraleko biltzar nagusia kari gaia aipatu dute. Lilou Etxeberriak Frantziako Federazioko lehendakariak erantzun die erranez 2027tik goiti Ipar Euskal Herriko txapeldunak ere Pro-Am txapelketan sartuko zirela.
Nesken esku huskako lehen topaketa otsailaren 11an Hazparnen
Esku huskan, nesken arteko lehen topaketa bat antolatuko du Iparraldeko Pilota Batzordeak otsailaren 11an Hazparneko ezkerparetan. Iparraldeko hainbat pilota elkarteek galdeginik, 12 eta 19 urte arteko nesken elkarretaratzea izanen da. Hortarako, esku huskan ari diren nesken zerrendak igorri beharko dizkiote pilota elkarteek Iparraldeko Pilota Batzordeari.