Gaur Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, LAB, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek mobilizazioa deitu dute gaur arratsaldeko 18:00etan Bitirinan; izan ere, martxoaren 30ean langile bat bertan hil zen. Gogora ekarri dutenez, urtarrilean ere beste langile bat hil zen lanean, Urruñan.
Testuinguru horretan, sindikatuek salatu dute lan-istripuen kopurua handitzen ari dela. Besteak beste, prebentzio-neurri sendoagoak eskatu dituzte, eta protokolo berezi bat garatzeko beharra azpimarratu dute. Bestalde, ohartarazi dute arrisku berriak ere agertzen ari direla, hala nola estres psikologikoa, digitalizazioarekin lotutako lan-kargak eta lanaren prekarizazioa.