Cedric Kurutxet

·

Getariako hirigintza axuanta

«Turismoaren funtzioa lanpostuak sortzea eta tokiko jendeari lana ematea izan behar da»

Jose Luis Aizpuru
2026/08/06 09:37

Cedric Kurutxetek Getariako bozak irabazi bazituen ere, ez da Getariako auzapez. Hirigune Elkargoan hautetsi izan zedin, uko egin zion auzapez izateari, eta hirigintza arloko axuanta da herriko etxean. Hego Lapurdiko Poloko erreferente hautatua izan da, eta horrez gain, Alain Iriartek, turismo arloko eragileen arteko koordinazio lana eman dio. Astelehenean gomita izan genuen Daniel Oltzomendirekin eskuz esku lan egiten du Elkargoaren estrategia turistikoa lantzeko.

Lanketa horretan, gainturismoaren kezka da Kurutxeten arduraren zentroan. Hala, "turismoa Euskal Herriko ekonomiaren parte bat dela" dio, eta sortzen dituen lanpostuak beharrezkoak direla. Kontrara, ez du uste gaur egun turismoak lurraldea itotzen duenik, baina arriskuari beha dira: "Trabagarria dena da turismoaren ondorioak izatea, ondorio baikorrik gabe. Ondorio txarrak bakarrik badirelarik ondorio baikorrik gabe. Gure lana da ziurtatzea aktibitate horrek ekartzen duela".

Interesgarri izanen zaizu