Aktualitatea Jorran mahai-inguru bizi eta parte-hartzailea da, Jojo Bidart Irulegiko Irratiko kazetari beteranoak gidatuta. Aktualitatearen irakurketa kritiko eta aberatsa eskaintzen da, hainbat ikuspegi elkarturik. Aldian-aldi, gaurkotasunaren erronkak, polemikak eta albiste nagusiak mahai gainean jartzen dira. Horretarako, Bidartek bere usaiako kolaboratzaile talde fidela du ondoan: Jenofa Berhokoirigoin, Eguzki Urteaga, Dani Canblong, Juliette Bergouignan eta Battita Boloki. Mahai-inguru bakoitzean iritziak trukatzen dira, eztabaidak pizten dira eta entzuleari gaurkotasuna ulertzeko hausnarketak eskaintzen zaizkio, tonu hurbil eta atsegin batean. Saioak informazioa eta gogoeta uztartzen ditu, ideiak talka eginarazteko eta ikuspegi berriak zabaltzeko. Aktualitatearen zarataren gainetik, Aktualitatea Jorran entzuleari pentsatzeko eta iritzia osatzeko espazio bat proposatzen dio.