Kazetarien solasaldia

Podcast image

Kazetarien Solasaldia podcasta Ipar Euskal Herriko gaurkotasunaren epizentroan kokatzen da, hedabide ezberdinetako lau kazetarik osatutako mahai-inguruaren bidez. Ekhi Erremundegi (Berria), Maite Ubiria (Kazeta.eus) eta Allande Boutin (France 3 Euskal Herri) dira solaskideak, eta Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak) da gidaria. Hilabetero, hiru gai nagusi jorratzen dituzte: tokiko erakundeen politikak, kolektiboen eta elkarteen jarduna, eta gizartean bizirik dauden gertakariak. Kazetari bakoitzak bere ikuspegitik hitz egiten du, eguneroko lanetik eta informazioa hurbiletik jasotzetik abiatuta. Paperetik, irratitik edo pantailatik harago, hemen beren inpresioak, iritziak eta iragarpenak modu libre eta sakonagoan partekatzen dituzte. Hainbat ikuspegi, ahots eta galdera gurutzatzen dira, Ipar Euskal Herriko egunerokoa ulertzeko gako berriak eskaintzen dizkigutenak.

2025 EKA. 20

1 . Baxoa eta euskara

2025 MAI. 16

2 . Euskaraldia eta hizkuntza politika

2025 API. 23

1 . Xingar feriaren eredua aldatzea beharrezkoa da