Mugaz gaindiko ahotsak podcastarekin, mugaren bi aldeetan bizi diren herritarren eguneroko errealitatera hurbildu nahi izan dugu. Lanera, ikastera edo zerbitzu ezberdinetara mugaz bestaldera joan-etorriak egiten dituzten pertsonen bizitza errazteko xedez, behar duten oinarrizko informazioa modu praktikoan eta argian jaso dugu. Guztira 16 podcast saio ekoitzi ditugu gai anitzen inguruan, mugaz gaindiko egunerokotasunaren kezkak, aukerak eta erronkak aztertuz eta entzuleei tresna baliagarriak eskainiz. Egitasmoa “Ideiak 2023” programaren barruan burutu da, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Podcast hauek mugaren bi aldeetan bizi diren pertsonen ahotsa dira, haien esperientzia pertsonalak bildu eta elkarren arteko bizikidetza sustatzeko helburuz.