Politikatik Politikarat podcasta Ipar Euskal Herriko eta Frantses Estatuko politika instituzionalaren egunerokoan murgiltzen da, gaurkotasunaren erdigunean dauden gai nagusiak mahai gainean jarriz. Hiru solaskide ditugu: Nikolas Blain (EH Bai), Iker Etxepare (PS 64) eta Anick Trounday (Renaissance 64). Ikuspegi desberdinen iritzi gurutzatzeetatik, politika instituzionalaren nondik norakoak argitzea da emankizun honen xedea. Eguneroko adierazpenetatik hausnarketarat, instituziotik lurralderat, politikatik politikarat doan ibilbide honetan, debate pausatuak eta gako nagusien sakontzeak osatzen dute saioaren oinarria.