Bidasoa Attak! 2020-12-10

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoa saio harrigarria izango da, Afrikara joango gara , Botswanara hain zuzen, metal talde sorta oso interesgarria entzuteko. "BRUTAL AFRICA - The Heavy Metal Cowboys of Botswana" bildumatik CRACKDUST, METAL ORIZON, OVERTHRUST, WRUST, PMMA eta STANE taldeak entzungo ditugu.
 

Bidasoa Attak! 2020-12-03

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan Ttan Ttakunek kaleraturiko "SPANISH PRE PUNK COMPILATION 1975-1979" bilduma interesgarrirari ekingo diogu, bertako LA BANDA TRAPERA DEL RIO, KAKA DE LUXE, STARLIGHT, INDIANA, MOON, MERMELADA DE LENTEJAS, TARANTULA, RED BOX, ALMEN TNT, MORTIMER, RAMONCION Y WC? eta BASURA entzungo ditugu.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-26

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan nahiko berri diren diska sorta interesgarri bat entzungo dugu, hasteko Valentzia hiritik pasako gara RUÏNA, FINALE eta TIPEX taldeekin gozatzeko, EHra itzuliko gara FLY SHIT eta MÄNÄGÄITZ taldeei entzunaldia botatzeko, segidan Madril aldera goaz ANTIDOTO eta SUDORrekin gelditzeko, amaitzeko Bartzelonan pausatxo bat SIMULACRO entzuteko.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-19

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan gure "Euskal Maketak" izeneko atal berriaren bigarren saioari ekingo diogu, maketa batzuk entzunaz, esaterako PUTA REALIDAD, SAL DEL REBAÑO, RESIDUOS, FAMILIA FELIZ, PRIMAVERA EN TCHERNOBYL, STORBAIS eta BAJO AXPE taldeenak.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-12

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurkoan iluntasunetik mugituko gara hontzak bagina bezala eta Andaluziatik biran hasiko gara CULEBRA, NADSAT eta TENTACULO taldeak entzuten, segidan EHra joateko OKI MOKI, ARROTZAK eta MARMOL taldeekin gozatzeko, gure bidai iluna amaitzeko Bartzelonara bidaiatuko dugu SECT taldea entzuteko.
 

Bidasoa Attak! 2020-11-05

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan "ELLAS SON ELECTRICAS" bilduma oso interesgarriari ekingo diogu, bertan
Espainiar estatuko metal undergroundean egondako hainbat emazteren lana aztertzen da, taldeen artean MALENA Y BELCEBU, HURACAN, NEUROSIS, CASSANDRA, MOLE, AMNESIA, PLEYADE, WAR eta VIUDA NEGRA entzungo ditugu.
 

2020-10-29 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak!

Atzoko saioan ENERITZ FURYAK-en "Maskara-Zaldi Zuria" singlea entzuten hasi ginen, ondoren eta aspaldiko partez zuzeneko kontzertu bat izan genuen gure estudioetan, bere europear bira Euskal Herritik pasatzen zela aprobetxatuz MÄKKELÄ finlandiar bakarlaria gonbidatu genuen eta zentzumenekin gozatzeko zuzeneko eder bat eskeini zigun.
 

2020-10-22 Bidasoa Attak!

Kaixo Attakzaleak!
 
Gaurko saioa KAOSA EUSKAL HERRIAN izeneko bildumari eskeiniko diogu, bertan Euskal Herri osoko hainbat talde biltzen dira binilo bikoitzean, bertatik CUERO, STA. CRUZ, ZIKIN, LABANA, REVERTT, MIÑOI!, BLESSURE, AHO ZAKIL KONEXION, BASERRIKO OLLAXKUE LABIEN, ORREAGA 778, BARNE GUDA, IRAMO, TATXERS, ATTURRI eta ROTTEN XIII entzungo ditugu.
 

Bidasoa Attak! 2020-10-15

Kaixo Attakzaleak!
Gaurkoan atal berria dugu estreineko, Euskal Maketei eskeinitako atala hain zuzen. Noizean behin kaseteen kutxan eskua sartuko dugu maketa eskukada bat hartzeko eta hauek elkarrekin entzungo ditugu.
 
Saio hontan ARGI IBILI, DDDP, DENA DEN, DESTERRADOS eta DUENAK AZER PIPER taldeen maketak entzungo ditugu.