Akaleia, Verde Prato, Ezpalak, Asgarth, La Femme, Jesse Tabish, Tiken Jah Fakoly, Deluxe, The Wombat, Gaupa, As They Burn, Antes Muertos
45 etxe dituen Urrüstoi –Larrabileko auzapezak nola lortu du herrian etxeak saltzea higiezin agentzietatik pasa gabe? Zer egin dezake auzapez batek? Hortaz gain herri ttipietako buruhasuteen berri emaiten digu Allande Davant-ek:
Euskaraldia hasi da joan den ostiralean! Ahobizi eta belarripresten gain, gune batzuek hautua egin dute arigune izatea, erran nahi baitu euskara argitan ezartzea. Ipar Euskal Herrian 350 baino gehiago dira. Goiz guziz, horietariko bat aipatzen dautzuegu. Gaur, Heletako Ezkaratza jatetxea aipatzen dugu:
Joan den ostiralean aurkeztu zuen Willis Drummond baionako musika taldeak bere azken lana, Bilboko kafe antzokian. « Hala ere » deitzen da Jurgi Ekiza, Xan Bidegain, Felix Buff eta Vincent Bestaven Botibol-en lan berria, taldearen 10garrena, 7garrena estudioan. 9 kantuz osatua da. Bira hasiko dute larunbat huntan Bilbon, Miarritzeko Atabalen izanen dira abendoaren 2an, ipar euskal herriko Orbel eta Lumi taldeekin batera, baina lehenik, gurekin dugu Jurgi Ekiza kantaria
Aste huntan Peio Etxeberri-k, Pilar Sansinenea Goñi-ren istoria aipatu digu
23 urte petiko gazteentzat pilota txapelketa bat antolatu du Iparralde Pilota Batzordeak. 100 urte betetzen ditu aurten eta azken bizpahiru urteetan Covidagatik lehiaketarik gabe egon diren gazteak jokatu arazi nahi dituzte. Txapelketaren antolatzaileekin mintzatu da Ihintza Arrieta:
Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko. Giza eskubide frango urratzen dituelakoan, ekologia mailan ere urraketa frango egiten dituelakoan, baina baita ere Qatarek ez duelako Futbolaren kulturarik. Beti ere, 32 selekzio lehiatzen hasiak dira atzoz geroztik. Patxi Vrignon Etxezaharretak, AFP agentziarendako segitzen du mundial hori zuzenean Qatarretik
Azkaineko frontoiari izen berria ezarri diote. Panpi Laduche izena eman diote, pilotari ezagunaren omenez. Ez zen pilotaria bakarrik, kantaria ere, eta guzti hori ohoratu nahi izan dute azkaindarrek. Han zinen Ihintza Arrieta:
Giro alaian abiatu da Euskaraldia, Euskal Herri guzian eta iparraldean ere. Atzo Baionako Zizpa gaztetxean egin dute abiatze ekitaldia eta denek batera txapa jantzi 7terditan ttanko. OPH raplariaren ondotik, Zilia Heredia Euskaraldiaren koordinatzailea, Kike Amonarriz Topaguneko burua eta Antton Kurutxarri EEP-ko presidentak hitza hartu dute. Marga Forestier han zen:
- Goiz berriko gonbidatua: Xan Aire “euskarak euskara ekartzen du”
- Hiriburuko Ametza ikastola berogailu eta ur berorik gabe, energia kostuen goratzearen ondorioz
- Goiz berriko gonbidatua: J. Mixel Coscarat Baigorriko auzapeza
- Kronika kulturala: Peio Berteretxe "Antzerkiaren forma historikoaz"
- Euskal Elkargoan zerrendak aurkezteko ekimena antolatzen hasi dira
- Goiz berriko gonbidatua: Mattin Epherre, BIHUR enpresako bürüa
- ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-16)
- Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen
- Historia kronika: Peio Etxeberri “Diskurtso batean Euskararekiko Elizaren jarrera kritikatu zuen… Donibane Lohizunera alde egin behar izan zuen”