Karrikiri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak berriz argitaratu dute liburua aurten eta hitzaldi bat ere antolatu zuten urrian Iruñean.
Joan den urriaren 21ean, Iruñeko Karrikiri elkarteak Aritz Ibañez dantzari eta artedrama eramaile iruñarra eta Peio Berterretxe antzerkilari makearra gomitatu zituzten, Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua aipatzera.
2008an plazaratu zuen liburua idazle amikuztar garazatartuak eta kasik 20 urte berantako, Iruñeko Karrikiri elkarteak berriz argitaratu du. Liburua agortua zen eta barnean diren gogoetek gaur egun ere balio handia dutela pentsaturik, berriz atera dute.

Euskal kultura zokoratua
Lukuk Frantziako adiministraziotik jin kultu antolaketa jarri zuen jorragai liburuan, eta euskal kulturak bizi zuen zokoratze irrisku baten inguruko gogoetak zekartzan. Gogoeta horrek, Euskal Herriko beste lurraldeetan ere balio zuela eta duela ikusi dute Iruñean. Ondotik argitaratu zuen Libertitzeaz liburuarekin, eragin berezia izan du Lukuk Nafarroako hiri buruzagian, ezen libertimenduaren inguruko dinamika bizi ekarri baitu. Iruinokokoak umeak egin ditu, eta gaur egun 4 libertimendu badira Iruñean berean, auzoetan.
Antton Luku. IRULEGIKO IRRATIA