Gazteari 1.500 euroko isuna ezarri diote. Legez kanpoko manifestazio batean parte hartzea, zirkulazioa trabatzea, aurpegia estaltzea, datu biologikoak emateari uko egitea eta laban bat eramatea leporatu diote.
Oroitu, auzipetua Baionako San Leon itzulgunearen inguruan atxilotu zuten, Frantziako eta Ipar Euskal Herriko blokeatze egunean, Irailak 10ean, Poliziaren presentzia handiarekin eta hainbat atxiloketa izan zirenean. Goizean goiz Baiona hegoaldeko autopista irteera blokeatzeko asmoa zuten manifestariek, baina Poliziak berehala inguratu zituen eta ekintza ez zen gauzatu. Geroago, San Leon inguruan, motoz zihoan polizia batekin liskar labur baten ondoren atxilotu zuten gaztea.
Irailaren 10eko blokatze egunean poliziak atxilotutako manifestarietatik hiru epaiketaren zain utzi zituzten aske, eta bik berehalako epaiketarako hitzordua izan zuten Baionako auzitegian. Azken honek orain arte lortu zuen auzia gibelatzera.
Epaiketa du gaur irailaren 10eko blokeatze egunean atxilotu zuten gazteetako batek. Besteak beste, zirkulazioa trabatzea, aurpegia estaltzea edo aztarnak emateari uko egitea leporatzen diote. @berria https://t.co/sKKz19yl7k
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) November 3, 2025
Ekhi Erremundegi Berriako kazetariaren arabera, fiskaltzak bost hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, gibelapenarekin, eta arma eramateko debekua. Defentsak, berriz, manifestazio eskubidea eta auzipetuaren jarrera baketsua azpimarratu ditu, atxiloketa “kasualitatezkoa” izan zela esanez. 
Azkenean, 1.500 euroko isuna ezarri diote, osorik gibelapenarekin. Gazteari leporatu dizkiote legez kanpoko manifestazio batean parte hartzea, zirkulazioa trabatzea, aurpegia estaltzea, datu biologikoak emateari uko egitea eta laban bat eramatea. Epaiketan azaldu du ez zuela indarkeriarik erabili, eta labana bazkarirako zuela.