(Lapurdi)

Bi senpertar arraunlarik parte hartuko dute Kontxako Banderan irailaren 6 eta 13an

Maider Bereau itsasoratuko da laugarren aldiz eramateko Donostiako proba ospetsua bertako Arraun Lagunak taldearekin. Eta Ainhoa Etxenikek, Euskotren Liga bigarren lekuan bukatu berri du Tolosaldearekin eta Kontxarako sailkatu dira.

Bi senpertar arraunlarik parte hartuko dute Kontxako Banderan irailaren 6 eta 13an
Goi mailako lehen titulu handia eskuratu nahi luke Ainhoa Etxenike senpertar arraunlariak. AINHOA ETXENIKE
Kriztof Arotzarena
2026/09/04 13:03

Igandean iraganen da Kontxako Bandera famatuaren lehen eguna Donostiako uretan.


37 urterekin, ibilbide ospetsua darama Maider Bereau senpertarrak. Euskotren liga irabazi berri du Arraun Lagunak taldearekin eta Kontxa ere eskuratu nahi lukete.


Ostegunean, Ainhoa Etxenike arraunlari senpertarraren Tolosaldeako trainerua hirugarren helmugaratu da sailkatze-estropadaren karietara. Lehen txandan ariko da Tolosaldea, Hibaika, Donostiarra eta Zarautzekin batera. Bigarren txanda, Astillerok, Arraun Lagunak-ek, San Juanek eta Oriok osatuko dute.


Gizonetan, lehen txandan Donostiarra, Getaria, Orio eta Ondarroa ariko dira, eta bigarrenean, Hondarribia, Lekittarra, Zierbena eta Bermeo ibiliko dira. 

Interesgarri izanen zaizu